Gizarte-aldaketako une honetan, landa-eremuak zeresan eta egiteko asko du.

Landa Kedada Handiak bidegurutze bat izan nahi du, eta bertatik:

Landa-eremuan aktiboki lan egiten duten pertsonak eta erakundeak konektatzea.

Hirien eta herrien artean zubiak eraikitzea, harreman berriak sortzeko.

Lurraldeen aukerak eta abian jarritako proiektuak ikusaraztea.

Konplizitateak ehuntzea eta komunitatea eraikitzea.

Landa-eremuari buruzko ezagutza zabaltzea eta eztabaida elikatzea.

Naturan integratzea.

Kuartango Lab, Kuartangon abian jarritako berrikuntza eta ekintzailetza zentroari, haranari eta kokatuta dagoen eskualdeari ikusgarritasuna ematea.